Eskola Eko Soziala

Agorrila izanen da hilero? Koralek lutozko jantzia hartuko dute eta sugarrek hartuko dituzte gure haritzak, eta hitzak? Noraino hedatuko dira Bardeak? Berandu da ibiltzeko utopiaren gibeletik? Kilkerrik gabeko udak ez al dira isilegiak? Zaharkitu da igitaia?

Agorrila izanen da hilero, “hazi” baldin bada “handitu” eta ez “sorburu”. Krisi multisistemiko batean gaude: lurra ihartzen zaigu oinen azpian baina uholdeak maiz teleberrin; iheslariak pateran, presoen bandera estropadetan; demokrazia ez da eskolan ikasi genuena; industria gehiegi dugu, langabezia ere; Glovo prekarioa; gau-enarak; Amazonen paketea herdoildutako pertsianen ultramarinosean; Hubberten kurba eta 2008; gainpopulazioa, masifikazioa eta goroldioak hartutako herriak; biolentzia matxistaren izeberga; eta Pirinioetako glaziarrak, eta Pirinioetako furgonetak; eta taula periodikoa ere krisian, eta zaintza eta permafrosta eta metaziriak eta… Oraino ez dugu Lurrean bizitzen ikasi.

Lurraren kultura berri bat behar dugu, zaharra arrunt hil ez den honetan, berriak ez dezan distopiaren itxura izan, ederra baita gure amaren etxean bizitzea, zuen artean. Lur hartu dezagun Euskal Herrian, solas gaitezen Baztanen! Uztaila da oraino!

Izen-ematea

* Menu begetarianoa bertako produktuekin.