Egitaraua

Egitaraua

Uztailak 10

10:00-13:00

Krisi multisistemikoa: ekologikoa, soziala eta ekonomikoa

GAZTELANIAZ

Abel Esteban

Metaketa, ekoizpen eta kontsumo mugagabean oinarritutako oraingo garapen-eredua planetaren muga biofisikoak gainditzen ari da eta alderdi anitzeko krisi batera garamatza. Ezinbertzekoa eta gero eta premiazkoagoa da krisi horren dimentsioez jabetzea: klimaz, energiaz, biodibertsitatearen galeraz, baliabideen agortzeaz, desberdintasunaz, migrazioaz, zaintzaz, ekonomiaz, faxismoaren gorakadaz… Arazoen erroa identifikatzen duen diagnostiko batetik abiatu beharko dira beharrezko konponbideak, botere-zirkuluetatik sortzen diren kapitalismo berdearen proposamen faltsuak gaindituz, zeinak, aitzinera egindako ihesaldian, kapitalismoaren krisia bera ezkutatzen saiatzen baitira.

16:00-19:00

Lurraren kultura berria

GAZTELANIAZ

Charo Morán

Giza espezieak eta biosferak bizi duten larrialdi-egoera eta aurreikus daitekeen kolapsoa direla-eta, gure egungo zibilizazioaren oinarri izan diren ordena guztiak berrikusi behar dira. Lurraren Kultura Berria planetarekin eta gainerako bizidunekin harmonia berreskuratzeko proposamena da. Biziraupena, duintasunez bizitzea eta etorkizuneko belaunaldiengan pentsatzea ahalbidetuko digun proposamena. 7 ideia giltzarritan eta alternatiben sare batean oinarrituta eratzen da:
1. Elkarrekin eraikitzea.
2. Esfera materialean eta energetikoan behera egitea.
3. Biodibertsitatea mantentzea
4. Gaur egungo eguzkitik bizitzea.
5. Material-zikloak ixtea.
6. Bizitza erdigunean jartzea.
7. Parte hartu eta batu kultura-aldaketan.

Uztailak 11

10:00-13:00

Etorkizuneko agertokiak eta estrategiak

GAZTELANIAZ

Luis Gonzalez Reyes

Etorkizuna iragartzea ezinezkoa da. Hala ere, gertagarrienak izan daitezkeen agertokiak ez proiektatzea ausarkeria bat da, estrategiak marrazteak etorkizunaren proiekzio hori eskatzen baitu, are gehiago bizi dugun ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ordenaren porrot-garaian. Horregatik, saio honetan honako gai hauek jorratuko ditugu:
• Etorriko den geroaldian aski gertagarriak diren elementuak.
• Etorriko den geroaldian gertatu diren jakitea zailak diren elementuak.
• Desiragarriak ez diren egoerak saihesteko eta aukera askatzaileak maximizatzeko proposamenak.

16:00-19:00

Alternatibak Euskal Herrian

16:00-17:00

Egoeraren irakurketa eta erronkak

Mirene Begiristain (EH PostCovid manifestua)

Elise Dilet eta Antton Hariñordoki (Bizi Mugimendua)

Trantsizioa martxan

17:00-18:00

Lana eta enplegua. Lan orduen murrizketaren garaia

Idoia Zengotitabengoa eta Joseba Permach (Iratzar fundazioa)

18:00-19:00

Lurra eta finantzak herritarren esku

Isabel Capdeville (Lurzaindia)

Jone Etxeberria (Koop57)