Hizlariak

Hizlariak

Luis Gonzalez Reyes

Zientzia kimikoetan doktorea da, “En la espiral de la energia” liburu esanguratsuaren egileetako bat bertzeak bertze. Ecologistas en Acción-eko kidea da eta elkarte horren Idazkaritza Konfederaleko partaidea ere bai. Gaur egun Garúa elkarte kooperatiboan ari da ekologiarekin eta pedagogiarekin zerikusia duten gaien ikerketa eta hezkuntzan lanean. FUHEM fundazioan ere lanean dabil, hainbat ikastetxetan alor ekosoziala barneratzen duen jardunean.

Charo Morán

Biologian lizentziatua da. Ibilbide profesionala ikuspegi ekologikora bideratu zuen, bertzeak bertze, ingurumen kudeaketan, hezkuntza ekologikoan eta agroekologian. Ekonomia sozial eraldatzaileko hainbat proiektutan parte hartu du. Ecologistas en Acción-eko kide izana da. Hainbat libururen egilea eta egilekidea da.

Abel Esteban Cabellos

Ingurumen zientzietan lizentziatua da. Eskoletako jangeletan, nekazaritzako elikagai jasangarriak ezartzeko sistema ezberdinak sortzen eta kudeatzen ibilia da. Aholkularitza teknikoan ere lan egiten du FUHEM fundazioan. Hainbat libururen egilea eta egilekidea da.

Idoia Zengotitabengoa Laka

Ondarrutarra. Soziologian lizentziatua eta ikasketa feministak eta generokoak masterra egina du. Egun Iratzar fundazioaren koordinatzailea da.

Joseba Permach Martin

Ekonomialaria eta soziologoa. Egun EHUko soziologia irakaslea da eta Iratzar Fundazioaren Eskola Politikoaren arduraduna.

Jone Etxeberria Agirre

Hainbat herri mugimendutan ibilia. Gaur egun, Euskal Herrian Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen duen Koop57 finantza-kooperatibako zuzendaritza-taldean dago eta filosofia irakaslea ere bada.

Antton Hariñordoki

Banka. Itzultzailea da ofizioz. EUSKARAZ BIZI taldekoa da, komunikazio arloan laguntzen du eta ekintzetan erregularki parte hartzen du.

Mirene Begiristain Zubillaga

Getarian bizi den Andoaindarra. Ekonomian doktorea da. 1998. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Fakultatean irakasle eta ikerketa lanetan dihardu. Bere ikerketa agroekologia eta elikadura-sistemen eremuan garatzen du.

Elise Dilet

Baiona. Documentalista da IKAS pedagogia zentroan. Biziren koordinaketan da 2011z geroz. “Euskal Herria burujabe’ gogoetan parte hartzen du besteak beste.

Isabel Capdeville

Ipar Euskal Herriko inter-AMAP-eko lehendakaria (ekoizleak eta kontsumitzaileak saretzen dutuen elkartea); Lurzaindiako talde kudeatzaileko kidea.